Gaurkoan, Maiatzaren 26an, Zosma Sariak banatu dira, EHUko Leioako Campuseko Paraninfoan. EHU-k eta Zosmamedia agentziak antolatutako lehiaketa izan da. Alboan GKE-arentzat egindako komunikazio plan onenari emandako saria. Ekitaldia ordu erdiko atzerapenarekin hasi da, hau da 12:30etan, eta Andrés Sanchez López-en hitzaldi batekin hasi da. Bera, Media Edge enpresako Strategic Planning&Communication Manager-a da. Eta Andres Sanchez-en hitzaldiaren ondoren Zosma Sarien banaketari ekin zaio.
Lehenik eta behin short-listean zeuden 5 taldeen izenak gogoratu ditu antolakuntzak:
Mapa
Chaos
ClassMedia
Hel&En
Apeo
Ondoren sari banaketari ekin zaio:
3. postuan Mapa taldea gelditu da. Bere kideak: Alejandra Goikoetxea, Maialen Ginea, Ainhoa Urkijo, Ander Perez eta Mirian Frances. Euren saria EHUko dendako hainbat produktuz osatutako lotea izan da.
2. postuan Class Media gelditu da. Bere kideak: Aitor Castañeda, Iñigo Aranbarri, Eider Zuazua eta Ainhoa Elizalde. Beraientzako saria aste honetan ospatuko den “El Sol” jaialdirako sarrerak dira.
And the Zosma goes to… HEL & EN. Agentzia irabazlearen osaera honako hau da: Nerea Etxaniz, Iñaki Errasti, Maialen Aizpurua, Iosu Ganuza eta Aritza Munarriz. Eurentzako saria udaran MediaEdge enpresan praktikak egitea izango da.

Lehiaketa hau hurrengo urtean egitea ere espero da. Ikasleak mundu errealera urbiltzeko eta lan mundua nolakoa den jakiteko aukera ezin hobea baita. Komunikazio planak hainbat atal ditu eta egia esan ezagutza asko barneratzen dira lan hau egitean. Aparteko esperientzia izan da eta hurrengo urteko ikasleei parte hartzea gomendatzen diet.
Utzi erantzun bat
Erantzunik ez oraindik.
RSS erantzunak TrackBack Identifier URI
