Zergaitik da kaltegarria iragarki bati eginsako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?
Iragarkiei egindako salaketak, azkenean funtsik ez badute ere oso kaltegarriak izan daitezke. Normalean salaketa hauek kontsumitzaileen elkarteek edo erakundeek egin ohi dituzte eta enpresaren irudia zikindu dezakete. Gainera, publizitate hori kendu beharko dute eta azken finean dirua galtzen dute. Enpresa beraz, oso kaltetua ateratzen da salaketekin, bai etekin aldetik baita espresaren irudiaren aldetik ere. Honegaitik askotan enpresak kanpaina seguruetara jotzen dute, polemikarik ez sortzeko, publizitatea egiten jarraitu ahal izateko eta bere irudi ona mantentzeko.
Salaketaren tramitazioa nahiko motela da eta denbora tarte guzti horretan salatua izan den iragarleak ezin du publizitaterik egin. Hau enpresarentzat oso kaltegarria da eta diru asko galtzen du.
Publizitatean murrizten dena, beste edukietan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau? Orokorrean, zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin?
Egia esan, artikulua irakurri eta horri bueltaka eman dut denbora bat. Gaur egun publizitateak erakusten dituen edukiak baino askoz eduki txarragoak ikus daitezke telebista kateetan zein interneten. Publizitateak ordaindu egiten du plazaratua izateko gainontzeko edukiak ordea guk ordaintzen ditugu. Suposatzen dut publizitateak askotan duen fama txarragaitik edo gertatzen dela hau. Jendea jada zenbait publizitatez aspertua dago saturazioa asko pairatzen du hartzaileak beraz honen kontra egiten duela esan daiteke.
Publizitatearen azken helburua etekinak ateratzean den heinean, telebistako saioek ere helburu bera dute, beraz ez dut ulertzen zergaitik ematen den diskriminazio hori. Gainera, uste dut telebistako saio batek publizitatea bezain eraginkorra izan daitekeela, hau da, gure bizitza baldintzatu dezaketeela bai batak baita besteak ere. 
Egileak dioenez, iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke. Nola ulertzen duzu paradoxa hau?
Gaur egun 20ºtik gorako alkohola zein tabakoa iragartzea guztiz debekatua dago eta honetaz mintzatzen da artikuluko idazlea. Argi dago, guzti honen atzean gobernuaren interesak daudela. Hala ere, publizitate mota hau debekatzen dute beraien irudi ona eta osasuntsua mantentzeko, ordea beraiek dira produktu hauen salmenta onartzen dutena eta bertatik etekinak ateratzen dituztenak. Eta are gehiago, gobernuak tabako zein alkoholaren kontrako kanpainak egiten ditu, ze faltsua ezta?horren kontrako kanpainak egin eta produktu hori saltzea onartu eta gainera bertatik etekinak atera.
Beraz, ikus daiteke publizitate honen inguruan jartzen dituzten lege eta kanpainak iruzur bat besterik ez direla. Azken finean gobernuari interesatzen zaio produktu horiek saltzea baina hiritarren aurrean irudi ona mantendu beharra dauka.
Zeintzuk dira auto-erregulazioaren abantailak iragarleentzat?
Iragarkiak sor ditzaketen arazo, kexa… erregulatzeko Autokontrol delako erakundea sortu zen. Bertan; Iragarle, Agentzia eta medioak hartzen dute parte. Plazaratzeko iragarki eta kanpaina guztiak erregulatzen ditu erakunde honek ondoren arazoak sor ez ditzaten. Beraz, esan daiteke salatuak izateko aukera txikiagoa dela. Esan daiteke beraz iragarleek erakunde honetatik jaso dezaketen abantailarik nabarmenena dela. Etorkizunean izan ditzaketen arazoak, salaketak, epaiketak…saiesten laguntzen du.
Publizitatearen profesioanala (izango) zarenez gero, non kokatzen duzu zeure burua? Protekzionismo osoaren muturrean (publizitate guztia estatuak erregulatuta) edo askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikus-puntuan jarrita?
Lehenik eta behin esan beharra dago publizitatearen profesionala naizen aldetik erantzun hau guztiz sbujektiboa dela. Gauzak ez dira beltzak edo zuriak, ideien muturrak normalean badituzte abantailak eta desabantailak beraz erdigune bate do bilatu behar dela uste dut.
Nire aburuz, publizitatea askatasunez egin beharko litzateke, gainontzeko edukiek duten askatasun berdinarekin gutxienez. Hala ere, eta lehen esan bezala ez naiz muturrera joango, izan ere, kontrol minimo bat izan behar dudala uste dudalako. Gaur egun jadanik edozein kanpaina salatzen du jendeak inolako arrazoirik gabe eta ez dira telebistako beste edukiez kexatzen. Hori bai dela salatzekoa, telebistan emititzen dituzte saio batzuk lotsagarriak iruditzen zaizkit eta jendeak barre algara artean ikusten ditu, salatu beharrean. Honek erakusten du nolakoa den gizartea, gero eta inozoagoa.
Egia esan, zaila egiten zait hiritar sinplearen ikus puntuan jartzea, beraz, ez dakit iritziz aldatuko nukeen edo ez. Hala ere, buru pixka bat duten hiritarrak konturatzen dira publizitatea baino eduki txarragoak eskaintzen eta irensten ditugula.


Lehiaketa hau hurrengo urtean egitea ere espero da. Ikasleak mundu errealera urbiltzeko eta lan mundua nolakoa den jakiteko aukera ezin hobea baita. Komunikazio planak hainbat atal ditu eta egia esan ezagutza asko barneratzen dira lan hau egitean. Aparteko esperientzia izan da eta hurrengo urteko ikasleei parte hartzea gomendatzen diet.












